Pertsonen Aurkako Lur-Minak Erabiltzea, Biltegiratzea, Ekoiztea eta Transferitzea Debekatzeari eta Haien Suntsipenari buruzko Hitzarmena | |
---|---|
Sinatu eta berretsia Sartu edo ondorengotua Sinatua | |
Sinatua | 1997ko abenduak 3 |
Kokapena | Ottawa, Ontario (Kanada) |
Indarrean | 1999ko martxoak 1 |
Sinatzailea(k) | 133 |
Alderdia(k) | 164[1] |
Gordailuzaina | NBEko Idazkari Nagusia |
Hizkuntzak | Arabiera, txinera, ingelesa, frantziera, errusiera eta espainola. |
1997ko Pertsonen Aurkako Lur-Minak Erabiltzea, Biltegiratzea, Ekoiztea eta Transferitzea Debekatzeari eta Haien Suntsipenari buruzko Hitzarmenak –modu informalean Ottawako Ituna, Pertsonen Aurkako Lur-Minak Debekatzeko Hitzarmena edo, sarritan, Lur-Minak Debekatzeko Ituna izenez ezagutzen dena– munduan zehar pertsonen aurkako minak ezabatzeko helburua du. Orain arte, 164 estatu-alderdik egin dute itunarekin bat. Estatu batek –zehazki, Marshall Uharteak– ituna sinatu du baina ez du berretsi; NBEko 32 estatuk, bestalde, ez dute sinatu –besteak beste, Txina, Errusia eta Estatu Batuak–. Hala, guztira, Nazio Batuen Erakundeko 33 Estatu ez dira ituneko alderdi.[2]